Bederatzi egunez euskaraz bizitzeko apustua egingo dute hainbat gaztek
Donostia euskaldundu nahi dute gazteek, eta erronka bati heldu nahi diote: Korrikak irauten duen egunetan euskaraz bizitzea. Apustuak egiten hasi dira, eta helburua da ahalik eta gazte gehien batzea euskaraz bizitzeko dinamika honetara. Auzoz auzo lantzen ari dira dinamika hau, eta sare sozialen bidez zabaltzen ari dira. Gazteak animatu dituzte argazkia egin eta #egizugazte traolarekin euren apustuaren berri ematera. Donostian zenbat gazte animatuko dira erronka honetan parte hartzera.