Urumeako skiff jaitsiera jokatu dute asteburuan, talde donostiarrak antolatuta.
Skiff jaitsierako irabazleak: Koxme Burutaran, Luis Garcia eta Maialen Alkorta. (Argazkia: Ur-Kirolak)
Antxon Beitiaren Oroimenezko VI. jaitsiera egin dute asteburuan. Iaz bezala, Urumeako skiff jaitsierako garaikurrak etxean geratu dira. Hain zuzen ere,
Ur-Kirolakeko Koxme Burutaran (18 minutu eta 9 segundo) eta Maialen Alkorta (20 minutu eta 12 segundo) izan dira azkarrenak. Gainera, 50 urtetik gorako sari berezia
Kiriko elkarteko Luis Garciak jaso du.
Martuteneko 27 industrialdearen pareko zubitik irten ziren partaideak, eta 5 kilometro beherago bukatu zuten, Maria Kristina zubiaren parean. Kadete, junior, senior eta beteranoen kategoriatan jardun ziren arraunlariak.
Donostiarra, hirugarren
Bestalde, asteburuan ere
Gipuzkoako Batel Txapelketa egin dute Pasaian. Bertan, Donostiarrako mutilek parte hartu dute, eta hirugarren postua eskuratu dute. Gainera,
ziaboga onenaren saria ere jaso du taldeko patroiak.