Arte Ederretako eraikina. (Argazkia: Malen Aldalur)
Enrique Ramos hirigintza zinegotziak azaldu du
Arte Ederretako kupula berritzeko proiektua onartuko duela Gobernu Batzordeak. Berreraikitzeak 213.401,26 euroko kostua izango du.
Eraikina SADE enpresa pribatuarena izan arren, kupularen egoera txarra zela eta udalak konpontzeko konpromisoa hartu zuen 2016ko ekainean. Dena den, ez zen berreraikitzea aurrera eraman, izan ere, udalak aurreikusitakoa baino diru kantitate handiagoa eskatzen zuten kupula berreraikitzeko. “Eraikineko gargolek kostua asko garestitzen zuten”, azaldu du Ramosek. Hori dela eta, proiektua berrikusi behar izan dutela azaldu du hirigintza zinegotziak: “Gargolak ez ditugu orain jarriko, baina eraikina osorik konpontzen dutenean gargola horiek jartzera behartuta egongo dira”. Azaldu du kupula orain arte ezagutzen den bezala geratuko dela eta kostuak gutxitzeko, lurrean eraiki eta ondoren jarriko dutela.
Ramosek azpimarratu du, gogoratu behar dela eraikina enpresa pribatu batena dela, eta gaineratu du udalak eraikinaren egoera aldatzea nahiko lukeela: “Ez dago gure esku, baina eraikinari erabilera bat ematea gustatuko litzaiguke”:
30 urte inguru dira Arte Ederren eraikina itxita dagoela, eta
gaur egun ondare kultural babestua da.