Sagues. (Argazkia: Hitza)
Uztailaren 21etik 25era ospatuko dira, eta ohi bezala, Santiago egunaren bueltan. 2004. urtean egin ziren azken aldiz auzoko jaiak.
Sagueseko Antxeta elkartearen 50. urtemuga da aurten, eta bazkideen ekimenez egingo dituzte jaiak. Helburua da jaiak antolatzeko talde bat sortzea eta hurrengo urteetan ere ohiturari eustea.
1967an sortu zen Antxeta elkartea, Jose Migel Barandiaran kalean. Ukuilu bat zegoen garai hartan. Bizilagunek atondu eta eraiki zuten auzotarren bilgune berria. Gaur egun gastronomia elkartea da Antxeta, eta kirol jarduerak ere antolatzen ditu. Kaldereroetan eta San Sebastian egunean ere parte hartzen du.