BageralakoNorFest jaialdia antolatu du Bagerak
Bagera elkarteak 25 urte bete ditu, eta urtemuga ospatzeko jaia iristeko gero eta gutxiago falta da. Ekainaren 3an musika eta festa giroan murgiltzeko ekitaldia egingo du Guardetxean, 19:30ean: BageralakoNorFest jaialdia. Atazal, Physis Versus Nomos banda, Pelax eta Telmo Trenor eta Koban gonbidatu dituzte Guardetxeko agertokira igo eta zuzeneko musikaz betetzera Bagerazaleen festa. Ondoren, DJ Miau arduratuko da jaia girotzeaz. IRUTXULOKO HITZAk ere festan parte hartuko du. Mojitoak eta ogitartekoak eskainiko ditu.
Jaialdirako sarrerak (5 euro) jada salgai daude Bagera elkartean eta Parte Zaharreko Rekalde tabernan.
Donostiako