
AB Krosa lasterketako kideak Donostiako Piratekin batera, Amara Berrin. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Urtero euskararen aldeko egitasmo bat saritu ohi du Amara Berriko
AB Krosak, eta lasterketan bildutako dirua hautatutako proiektu horretara bideratzen du. Aurten Donostiako Piratentzat izango da.
IV. AB Krosa ekainaren 3an izango da, 19:00etan, Probestu plazan. Jada izena eman daiteke webgunean, 8 euroren truke.
Giro ederraz gozatu zuten iazko AB Krosa lasterketako parte hartzaileek; iaz bildutako dirua
Ttan Ttakun irrati libreak jaso zuen. 2014an antolatu zuten lehen aldiz AB Krosa, kirolaren bitartez auzoan euskara sustatzeko asmoz. Helburua aldi berean adin eta gustu ezberdinetako jendea batzea izan da hasiera-hasieratik, giroa lasterketara soilik mugatu gabe.