Mikel Laboaren omenezko hormairudia egin dute berriz Antiguan
Apirilaren bukaeran udaleko garbiketa zerbitzuek kendu zuten, eta albisteak herritar askoren haserrea eragin zuen. Sare sozialetan Donostiako Udala jo zuten ezabaketaren erantzule. Eneko Goia alkateak, ordea, gertaturikoa salatu zuen gertatutakoa argituko zuela esan zuen. Hormairudia berriz egiteko konpromisoa hartu zuen, baina azkenean anonimo batek pintatu du. Mikel Laboaren omenezko hormairudia duela hiruzpalau urte agertu zen Antiguako Gorgatxo plazan. Antzeko hormairudiak agertu ziren sortzaile donostiarraren beste bi leku kuttunetan, Lekeition eta Baztanen.
Udalaren arabera, berri pozgarria da hormairudia berriz agertzea. Egilearen bila zebiltzala adierazi dute, baina aurre hartu diela. Berretsi dute hormairudia bere gain hartuko dutela, eta horrelako margoak babesteko modu bat bilatuko dutela.
Pasealeku Berrian, Oteizaren eskulturaren ondoan agertutako hormairudia ere kendu egin zuten.
Antiguako Gorgatxo plazan berriz agertu da Mikel Laboaren omenezko hormairudia.