Diru laguntzak emango dituzte gazte lokalak arautzeko. (Argazkia: Donostiako Udala)
Gazteek aisialdirako eta biltzeko erabiltzen dituzten lokalen inguruan ordenantza atera zuen udalak 2015. urtean, aurten, lokala arautu ahal izateko 10.000 euroko diru laguntza emango du udalak. Identifikatuak dituzten 70 lokaletatik 13 soilik daude behar bezala erregistratuta.
Erregularizazioarekin bi eskubide bermatu nahi dituztela azaldu du Jon Insausti EAJko zinegotziak: “Batik, gazteek elkartzeko, antolatzeko eta sozializatzeko duten eskubidea; eta, bestetik, eskubide hori segurtasun, osasungarritasun eta ongizate baldintza egokietan gauzatzea, hala gazteentzat nola jardueraren kokalekua den komunitatearentzat”. Diru laguntza erregulazioaren aurretiazko komunikazioa egiteko erabiliko dela azaldu dute: “Laguntzaren zenbatekoa inoiz ere ezingo da 800 euro baino gehiago izan”. Iaz, sei sustatzaileren zortzi eskaera jaso zituzten eta horietatik bi atzera bota zituzten, ez zituztelako baldintzak betetzen.
Difusio kanpaina
Difusio kanpaina bat egin nahi dute lokalak gazteak lokalak erregistratzera bultzatzeko : “aisialdirako eta biltzeko espazio bezala lokalak erabiltzen dituzten gazteei informazioa eta orientazioa eman nahi zaie lokalen erabilera egokiaren eta beste hainbat alderdiren inguruan eta aholkuak eskaini bestelako alderdi praktikoei buruz”. Horretarako triptikoak banatuko dituzte hiriko zortzi gaztelekuetan.
Bestalde, azaldu dute lokalak arautzeaz gain heziketa ere eskaini nahi dutela: “Gazteria Atalaren eta Prebentzio, Haur eta Familia Zerbitzuen arteko elkarlana, bi sailen arteko koordinazioa eta kolaborazioa indartu baia Donostiako nerabeentzako garrantzizkoak diren gaiei erantzuteko.