Zubietan bertan izango da, eta goiz osoan zehar hiru hitzaldi eta haurrentzako tailerrak antolatu dituzte.
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko kideak, prentsaurrekoan. (Argazkia: Lide Ferreira)
Agerraldia egin du gaur
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, datorren astean egingo dituzten bi jardueren berri emateko. Lehenengoa
maiatzaren 25ean egingo dute:
barraskiloa izenburupean,
autoen karabana bat egingo dute, errepidean zehar euren aldarrikapenak zabaltzeko.
Maiatzaren 27an, berriz,
Erraustegiaren Aurkako Eguna ospatuko dute,
Zubietan.
11:00etan hasi eta hiru hitzaldi egongo dira goiz osoan zehar. Eguna herri bazkariarekin amaituko dute.
Horretaz gain,
erraustegiaren egungo egoerari buruz ere hitz egin dute: “Obrak bigarren aldiz hastera doaz -2011ko udaberrian izan zen lehenengo saiakera-. Baina lanen bigarren hasiera hau ez dugu ikusten bukaera bat bezala, baizik eta aukera bat bezala. Milaka gipouzkoarrok esaten diogu ezetz errausketari,
txarra delako osasunarentzako, ingurumenarentzako eta enpleguarentzako ere. Ez gaituzte entzun nahi agintariek, ez dute ikusi nahi gertatzen ari dena”.
Euren ustez,
Gipuzkoan erakutsi da alternatibak daudela, beste bide batzuk badaudela hondakinak kudeatzeko, “askoz garbiagoak, merkeagoak etak eta enplegu gehiago sortzen dutenak. Tematu dira kontrata pribatuei milioika euro ordaintzen, eta zorra batean sartuko gaituzte. Gainera, iruditzen zaigu informazioa ezkutatzen ari direla, ez direla gauzak argi adierazten. Ez ditugu kontratuak ikusteko aukera izan,
ez dakigu zein baldintzetan dagoen hitzarmen hori sinatuta“.
Horregatik guztiagatik,
herritarrei eskatu diete ez etsitzeko, eta komunikabideei eztabaidarako gune zabalak eta libreak eraikitzeko: “Inork ez dauka kutsatzeko eskubiderik”.
ERRAUSTEGIAREN AURKAKO EGUNA (Zubietan). MAIATZAK 27, larunbata.
- 11:00. Ongietorria.
- 11:30. Nafarroan errausketarik gabeko Hondakin Plana hitzaldia. Martin Zelaia (Sustrai Erakuntza).
- 11:30. Errausketa eta nekazaritza hitzaldia. Baserria XXI.
- 12:30. Alianza Incineradora de Valdemingomez NO taldearen hitzaldia, Madrilgoak. Javier Navascues.
- 11:30-13:30. Haurrentzako tailerrak.
- 13:30. Adierazpenaren irakurketa.
- 14:00. Herri bazkaria: paella, postrea eta edariak. Haurrak: 5 euro. Helduak: 10 euro. Txartelak salgai: Donostian, Rekalde eta Platero tabernetan.