Gazte Eguna berreskuratuko dute Antiguako sanjoanetan
Txantxarreka gaztetxeak ere parte hartuko du egitarauan, eta aurtengo ekarpena izango da Gazte Eguna berreskuratzea.
Ekainaren 10ean ospatuko dute Gazte Eguna, eta mota guztietako ekitaldiak prestatuko dituztela plazaratu dute gaztetxekoek: kirola, aisialdi alternatiboa, auzoko bazkaria, kontzertuak…
Futbito eta sokatira txapelketa mixtoak egingo dituzte. Uneoro bi mutil eta bi neska egon beharko dira talde bakoitzeko. Ohi bezala, zortzi minutuko partidak izango dira, lau jokalari taldeko eta aldaketak nahi adina egin daitezke. Talde bakoitzak 20 euro ordaindu behar du eta Trikuharri eta Platero tabernetan dauden zerrendetan izena eman.
Auzo bazkaria Txantxarreka gaztetxean egingo dute, “Aurreko urtean botatako eskariari erantzunez”. 5 euro ordaindu behar dira, eta izena eman behar da aurretik –Plateron eta Trikuharrin dauden zerrendetan–.
Bazkalosteko plana ere prestatu dute Txantxarrekakoek. Garik kontzertua emango du 18:30ean, eta festak Dj Tarzanetes eta Ttun Ttun Brigaderekin jarraituko du.
Antiguotarrak dantza taldeak antolatzen ditu Antiguako sanjoanak, eta Gazte Egunaz gain, egitarauko beste ekitaldi bat iragarri dute: Anje Duhalderen kontzertua frontoian, ekainaren 16an.
Ekainean iritsiko dira Antiguako sanjoanak. Antiguatarrak dantza taldeak antolatuta, askotariko jarduerak egingo dituzte auzoan.