Gizon bat atxilotu dute Parte Zaharrean emakume bat erasotzea egotzita
22 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, larunbatean Parte Zaharrean emakume bati eraso egitea egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak azaldu duenez, erasoa 02:30etan gertatu zen emakumearen etxeko atarian.
Emakumea oihuka hasi eta erasotzaileak alde egin zuen. Ondoren, emakumeak Ertzaintzara deitu eta minutu gutxiren buruan gizonezkoa atxilotu zuten Parte Zaharreko San Juan kalean.
Udalak “erabateko irmotasunez” gaitzetsi du erasoa eta babesa eta elkartasuna adierazi dizkio erasotuari. “Mota honetako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak dira eta udalak guztiz gaitzesten ditu”, azaldu du udalak. Gaineratu du ezinbestekoa dela lanean jarraitzea hiriko eragileekin batera.
Bestalde, bihar eguerdian Arderdi Erderren egingo duten bilkura isilean parte hartzeko dei egin dute.