Realak elastiko berria du
Realak badu 2017-2018 denboraldirako jantzi berria, Euskararen Txantxangorriak babestuta (euskararen erabileraren aldeko kanpainaren irudia). Horrela, airetik Gipuzkoa igarota, 3D ikus-entzunezko batean datorren denboraldiko elastiko berria aurkeztu dute. Gainera, elastikoan bertan agertuko da txantxangorria, lepoaren atzeko aldean: “Realak indartu egiten du euskararekin duen eguneroko konpromiso irmoa, euskara egunero sustatzeko eta erabiltzeko. Finean, kanpainaren lemak dioen bezala, konpromisoa euskarari hegoak ematea da”. Elastikoari dagokionean, “Look puskatzailea” dela diote, marra meheagoekin, “baina betiere klubaren nortasuna errespetatuz eta mantenduz”.
Internet bidez, salgai
Realaren kamiseta berria salgai dago, klubaren online dendan. Prezioa 70 eurokoa da helduentzat, eta 65 eurokoa, txikientzat. Zaleek %10eko beherapena izango dute. Online denda berria izanik, bidaltze gastua dohainik izango da zaleek kamiseta uztailaren 6a baino lehen erosten badute. Entregak uztailaren 7tik aurrera egingo dituzte, eta Realaren denda ofizialetan uztailaren 7an bertan jarriko dituzte salgai.