Motorzale bat hil da Donostian
45 urteko motorzale bat hil da Donostian, SOS Deiakek jakinarazi duenaren arabera. Foruen pasealekua eta Santa Katalina zubiaren artean gertatu da ezbeharra gaur arratsaldean, 19:00ak inguruan. Gertatutakoa ikertzen ari dira, ez dakite istripua izan den ala gidariaren ondoezagatik izan den.