Orfeoiak bere 120. urteurrenean ospatuko duen nazioarteko kontzerturik garrantzitsuena izango da
Donostiako Orfeoia, Kursaalean 2015ean eskeinitako emanaldi batean. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Donostiako Orfeoiak Londreseko
Royal Albert Hall aretoan abestuko du lehen aldiz bihar,
Juanjo Mena zuzendari gasteiztarraren eskutik. Orfeioaren 120. urteurrena ospatzeko aukera ezinhobea izango da, urte honetan eskeiniko duten nazioarteko emanaldirik garrantsitsuena baita biharkoa.
Kontzertua Erresuma Batuko hiriburuan ospatzen den
Proms jaialdi ezagunaren egitarauaren parte izango da eta bertan,
BBC-ren Orkesta Filarmonikoarekin batera, Beethoven-en
Fidelio interpretatuko dute donostiarrek. Stuart Skelton, Ricarda Merbeth, Brindley Sherratt, Louise Alder, Benjamin Hulett, Detlef Roth eta David Soar solisten ahotsekin kontatuko dute ere Westminsterreko aretoan eskeiniko duten saioan zehar.
Konpositore alemaniarrak idatzitako opera bakarra, abuztuak 4ean
Donostiako 78. Musika Hamabostaldian eskeiniko duen emanaldian abestuko du berriro Orfeioak.