Sexu eraso bat salatu dute jaietan
Astearte goizean eman zen erasoa, Urgull mendian
“Ez ezetz da!” eraso sexisten kontrako kanpaina jarri zuen ere abian. Festak hasi zirenetik, sexu erasoen kontrako informazio gune bat dago jarrita Bulebarrean.
Emakume batek sexu eraso bat jasan izana salatu zuen atzo, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Asteartean goizean goiz eman zen agresioa, Urgull mendiaren inguruan. Gertatutakoa ikertzen dabil orain polizia.
Ertzaintzak Aste Nagusi honetan jaso duen lehen salaketa da hau, baina atzo Donostiako Piratek ohar baten bidez jakinarazi zutenez, Aste Nagusi pirata hasi zen egunetik salaketa dei batzuk jaso dituzte jada ere. “Pertsona bat beste baten espazioan baimenik gabe sartzea, begirada zikinak, ipurdia ukitzea, txarrera ligatzea edo komentario nazkagarriak egitea” onartuko ez diren erasoak direla gogorarazi zuten ere Piratek.
Jaietara begira, Donostiako Udalak