Hermanos Caballer pirotekniak irabazi du Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa
Su Artifizialen Nazioarteko 54. Lehiaketaren palmaresa ezagutzera eman dute Victoria Eugenia Antzokian. Castelloko Hermanos Caballer pirotekniak irabazi du Urrezko maskorra, Aste Nagusiko igandean ikusi ziren suak dira. Zilarrezko maskorra Castellora joan da ere, Peñarroja pirotekniara zehazki, su hauek asteazkenean ikusi ziren Donostian. Brontzezko maskorra A Coruñako Lopez pirotekniak irabazi du, ostiraleko suak dira hauek. Euskaltel Gazteriaren Saria, Zilarrezko maskorra irabazi duen pirokteniak jaso du, Castelloko Peñarrojak.