Loiola eta Egia lotzen dituen zubia, joan den astean, guztiz itxi aurretik. (Argazkia: Txomin Lanberri auzo elkartea)
Joan den astean itxi zuten Loiola eta Egia lotzen dituen Sarasola zubia. Hasieran, ibilgailu astunentzat itxi zuten, baina segituan guztiz itxi zuten. Txomineko Lanberri auzo elkarteak dio aspaldi salatu zuela zubiaren egoera txarra, zubia eusten duen zutoinetako bat gaizki zegoela ikusita.
Udalaren arabera, zutoinetako batean agertutako pitzadura sakona izan da zubia ixtearen arrazoia. Hain zuzen, hurrengo hilabeteetan, zubi zaharra bota eta berri bat eraikitzea zen agintarien asmoa. Gertaeren ondorioz, ordea, baliteke obrak aurreratu behar izatea.