Aurtengo Kontxako Banderak Valentzian egin dituzte
IRUTXULOKO HITZAk elkarrizketa egin zion 2012an). Emakumeen bandera, berriz, Maria Jesus Lorenzok egin izan du. Izan ere, duela hamar urte jokatu zen lehen aldiz Emakumeen Kontxako Bandera, eta uztailean deitu zioten Alduntzini enkargua egiteko. Oporretan zegoenez, ezezkoa eman behar izan zuen, denbora faltagatik, eta, ondorioz, Lorenzok hartu zuen trapu preziatua jostearen lana.
Lan handia izan da urtero Donostiako jostunentzat Kontxako Banderak jostea. Sari preziatua da, noski, Donostiako estropadetako irabazleentzat, baina aurten ez dute esku donostiarrek egindako lana jasoko. IRUTXULOKO HITZAri Donostiako Udalak baieztatu dioenez, Valentziako enpresa bati egin diote aurten bi banderak egiteko enkargua. Hainbat aurrekontu begiratu zituzten, eta Valentziako enpresa bat izan zen aukeratua. Udaleko iturrien arabera, Donostia Festak-ekin aspalditik lan egiten du enpresa horrek, eta ezagutzen dute bere “eraginkortasuna” eta “kalitatea”.
Egiako Itziar Alduntzinek 34 urtez egin du gizonezkoen bandera, 2016 arte. Hain zuzen, Intxaurrondoko moja batzuk izan ziren Kontxako Bandera josi zuten lehenak; ondoren, Etxaide kalean tailerra zuten Carballo ahizpek hartu zuten lekukoa, 31 urtez. Beraiekin hasi zen lanean Itziar Alduntzin (