Gogoko Goxua kafetegiaren aurkako protesta egingo dute larunbatean
Babes sareak deituta protesta egingo dute larunbatean 11:00etan Gogoko Goxua kafetegiaren aurrean. Bertan, bi langile gaztek pairatu eta salatu dituzten lan baldintza prekarioak gaitzetsi nahi dituzte.
Azaldu dute Gogoko Goxuak kafetegian lan egiten duten bi neska gaztek ez dutela zor zaien dirua kobratu: “Kafetegi honetan lan egin duten Maddi eta Olaia langileen ahotik jakin dugunez, bertan lan egiten duten askoren aurkako abusu laboralak ematen dira. Besteak beste, zor zaien soldata ez ordaintzea ohikoa omen da hemen lan egiten duten langileen artean”. Babes sareako kideek azaldu dute ez dutela etsiko Maddi eta Olaiari zor zaiena ordaindu arte.
Ez da kafetegia honen aurka protesta egiten duten lehen aldia.