Joxepo Kortadiren omenezko marrazkia izango du Porrontxo jaietako garagardoak
Porrontxo jaietako garagardoa sortu zuten iaz lehen aldiz. Bidassoa Basque Brewery-ko ekoizleekin elkarlanean, jaietarako edari berezia aurkeztu zuten: O’Porrontxo Egien, Maldanbier. Garagardoa dastatu zuten festazaleek txosnetan eta auzoko zenbait tabernatan. Aurten Joxepo Kortadiren omenezko marrazkia eramango du garagardoak. Iñaki Rifaterra sortzaileak egin du irudia.
Iazko azaroan hil zen Egiako bizilaguna. Auzoko dinamika guztietan parte hartu eta auzoarentzako lan egin zuen, baina, bereziki, Porrontxo jaiak antolatzen aritu zen urte askoan.