Eraul taldeak estreinako diskoa aurkeztuko du azaroan

Iraultza izeneko lehendabiziko diskoa argitaratuko du azaroan Donostiako Eraul bandak. Hain zuzen ere, azaroaren 4ean aurkeztuko dute lana Dabadaba aretoan Nogen donostiarrekin batera. Usurbilgo Higain estudioan egin dituzte grabazio lanak Haritz Harreguy teknikariaren gidaritzapean. Seikoteak lehen aurrerapen abestia entzuteko aukera jarri du sarean. Asier Beramendi musikariak sortu zuen Eraul taldea.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend