Txistualdi ozena Egiako eraso sexistaren aurka
https://youtu.be/KkRZegRKR84
Egiako Porrontxo jaietako batzordeak salatu du eraso sexista bat gertatu dela bart auzoan. Erasoaren aurka protesta egiteko deia egin du, eta ehunka lagun elkartu dira gaur arratsaldean, Plaza Haundin. ‘Txistualdi herrikoia’ egin dute gertatutakoa salatzeko.
Gizonezko batek emakume bati ukituak egin zizkion atzo gauean taberna batean. Emakumeak aurre egin dio, defendatzeko, eta orduan, gizonezkoak ukabilkada bat jo zion. Porrontxoetako kuadrillek udaltzainei abisua eman zieten, eta erasotzailea atxilotu egin zuten.
Porrontxo jaien antolatzaileek adierazi dute ez dutela onartuko eraso sexistarik jaietan, ezta euren egunerokoan ere: “Halako jazarpenek festak iluntzen dituzte, eta gu guztion aurkako erasotzat hartzen ditugu”. Aldi berean, erasotua izan den emakumearen ausardia nabarmendu dute, erantzuna emateagatik erasoari.
Oraindik ez dira bukatu Porrontxo jaiak, eta berretsi dute ez dutela jarrera sexista, homofobo edo beste jarrera desegokirik onartuko.
https://youtu.be/RhuzRZ8sGig