‘Fe de etarras’ filmaren iragarkia Grosen. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Borja Cobeaga zinemagile donostiarrak ‘Fe de etarras’ filma estreinatuko du Donostiako Zinemaldian, eta Grosen, Mirakruz kalearen hasieran, iragarki erraldoia jarri dute. Iragarki zirikatzailea da, zinez. Netflix telebista plataforma da filmaren ekoizlea, eta berriz ere, euren produktu bat denon ahotan jartzea lortu dute. Madrilen, Narcos telesaila iragartzeko jarri zuen kartelak ere polemika handia sortu zuen.
Espainiako selekzioaren zaleek oihukatu ohi duten kanta agertzen da iragarkiaren testuan: “Yo soooy españooool, españooool, españoooool” [Ni espainola naiz, espainola, espainola]. Eta ezabatuta agertzen dira “español” hitzak, esprai gorriz. Espainiako selekzioak eta futbolak badu Cobeagaren filmarekin lotura, istorioa, hain zuzen, 2010eko munduko futbol txapelketan girotuta baitago.
Miren Ibarguren eta Gorka Otxoa ETAren komando bateko kideak izango dira Cobeagaren lan honetan. Javier Camara eta Julian Lopez aktore espainiarrak dira komedia beltz honetako beste protagonistak.
Irailaren 29an estreinatuko dute Donostiako Zinemaldian, eta Netflix plataforman, urriaren 12an.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea