Ander Iriarte eta Niko Yurramendi, Donostiarrako patroia eta arraunlaria. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Donostiarra arraun elkartea 2008an sortu zen, eta ordutik urtez urte joan da pauso txikiak ematen. Ametsa egia bihurtu dute aurten, TKE mailan lehiatzeko txartela lortuz, gizonezkoen arraunaren gorengo maila, hain zuzen ere. Ander Iriarte patroi lanetan aritu da, eta Niko Yurramendi arraunlari titularretako bat izan da. Beraiekin egon da IRUTXULOKO HITZA, euren arraun ibilbidearen eta, bereziki, aurten bizitakoaren berri jasotzeko: “Lehenengo estropada bizi arte ez dugu jakingo zer den”, diote TKE ligari buruz.
Ia astebururo bandera batekin itzuli dira etxera aurten, eta, hala ere, orain arte ezin izan dutela guztiz gozatu diote, tentsioa mantendu beharra baitzuten. Igandean, igoera lortu ostean, motxila handi bat gainetik kendu zuela dio Yurramendik.
Astekarian elkarrizketa zabala argitaratuko dugu.