Imanol Vicente eta Nahikari Otaegi aske geratuko dira datozen egunetan
Segiko kide izatea egotzita atxilotu zituzten Imanol Vicente eta Nahikari Otaregi orain dela lau urte. Ostegunean askatuko dute Amara Berriko Imanol Vicente eta ostiralean Amarako Nahikari Otaegi.
Segiko kide izateagatik zigortutako zortzi gazte donostiarretatik sei atxilotu zituen Ertzaintzak Bulebarreko Aske Gunean. Imanol Vicentek eta Nahikari Otaegik, aldiz, ondoren aurkeztu zuten euren burua espetxean. Otaegik 2013ko apirilean aurkeztu zuen bere burua Aranjuezeko espetxean. Zazpi hilabeteko alabarekin sartu zen kartzelan eta kanpoan hiru urteko semea utzi behar izan zuen. Ongietorria antolatuko diote 19.00etan Amaran. Imanol Vicentek, aldiz, Martuteneko espetxean aurkeztu zuen bere burua 2013ko apirilaren 24an. Ongi etorria egingo diote ostegunean 19:00etan Amara Berrin.
Erlazionatutako edukiaImanol Vicentek bere burua aurkeztu du Martuteneko espetxean