Unai Gaztelumendi bosgarrena izan da Seguran
txapelketari eskainitako webgunean.
Beñat Gaztelumendi, Unairen anaia, azaroaren 4an sartuko da lehian, Maulen.
Bi asteburuko ibilbidea darama Bertsolari Txapelketa Nagusiak. Hiru saio jokatu dituzte momentuz partaideek, eta saio bakoitzeko irabazleak lortu du finalaurrekoetarako txartel zuzena: Alaia eta Jon Martin anai-arreba oiartzuarrak, eta Oihana Iguaran amasarra. Puntuazioen arabera sailkatuko dira gainontzekoak. Añorgako Unai Gaztelumendi larunbatean aritu zen lehenengoz txapelketan, Seguran, Jon Martinek irabazitako saioan. Bosgarren lekuan geratu zen Gaztelumendi, 620 punturekin, Felix Zubiaren aurretik.
700 bertsozaletik gora bildu ziren Segurako Baratze pilotalekuan, eta Oier Suarezek egin zituen aurkezle lanak. Kartzelakoan gai hau zuten: “Prentsaurrekoa ematen ari zara. Galderen tartean, azken galdera bat egin dizute. Erantzun gabe egin duzu alde”. Unai Gaztelumendik futbola izan zuen hizpide, Nerea Elustondok bezalaxe. Saioko puntuazio guztiak ikusgai daude