Kataluniako herriaren aldeko kazerolada indartsua Donostian
Kataluniari elkartasuna adierazteko mobilizazio eguna kazerolada indartsu batekin bukatu da bart. Loiolan, Añorgan, Amaran, Parte Zaharrean, Grosen, Igeldon, Egian, Antiguan… Auzoz auzo protesta jendetsuak egin dira. IRUTXULOKO HITZAk eta bizilagun askok -Irutxuloko Hitzaren Whatsappetik eta Telegrametik jaso ditugu, eskerrik asko!– egindako irudiak elkartu ditugu bideo batean.
Egiako bizilagun baten mezua ere jaso du IRUTXULOKO HITZAK, kronika osatzeko. Kontatu du atzo gauean, Egian, balkotik kazerola jotzen ari zirela, gizon batek garraxika ixiltzeko eskatu eta Espainiako ereserkia jarri zuela topera, Egia kalean bertan.
Grosen, Katalunia plazatik abiatu zen gaueko kalejira. Koldo Almandoz zinemagile donostiarra Oreina filmatzen ari zen une horretan, eta kazerolada dela eta, lan taldeak eten egin zituen grabaketa lanak. Ramon Agirre aktorea parte hartzen ari da filmean, eta berak ere kazeroladarekin bat egin zuen.
Gehiago:
– Mobilizazio eguna, iruditan.
– Manifestazio jendetsua, Kataluniari babesa adierazteko.
– IRUTXULOKO HITZAk ere Kataluniarekin bat egin du.
Erlazionatutako edukiaKataluniari elkartasuna adierazteko mobilizazioak, iruditan