(Argazkia: Estitxu Zabala)
Kirolari fina da Antiguako Irati Mendia. Ibili izan da piraguismoan, eskaladan, boleibolean, eta, bereziki, tenisean eta eskiatzen. Horien gainetik, ordea, igeriketa izan da nagusi bere kirol ibilbidean, zazpi urterekin lehiatzen hasi zenetik, lehenengo igerilekuan, eta, ondoren, ur irekietan. 2011n irabazi zuen bere lehen Getaria-Zarautz igeriketa zeharkaldia, helduen mailan, eta gerora irabazle izan zen inguruko guztietan: «Donostiarra izanda, itsasoa beti izan dut gustuko eta ondo moldatu izan naiz».
Lesio baten ondorioz, ordea, proba luzeak egiteari utzi behar izan dio, eta triatloietan dabil, oso emaitza onekin 2016tik.
Mendiaren ibilbide osoaren erreportaje zabala argitaratuko dugu ostiraleko astekarian.