Donostiarrako eta udaleko ordezkarian, udaletxeko udalbatzar aretoan. (Argazkia: Donostiako Udala)
Arraunaren maila gorenean ariko da Donostiarra gizonezkoen trainerua, hurrengo denboraldian. Hori dela eta,
hiru arraunlari berri izango dituztela jakinarazi du Kaiarriba-Donostiarra arraun elkarteak:
Borja Martin donostiarra eta harrobikoa,
Ioritz Orbegozo donostiarra eta Trintxerpe, San Pedro eta Kaikun esperientzia zabala bildutako, eta,
Kepa Arrizabalaga pasaitarra eta esperientzia handikoa.
Datorren sasoian Euskolabel ligan lehen aldiz parte hartuko du Donostiarrak, eta arraunlari talde ahalik eta egokiena izatea dute helburu. Aldi berean, taldean ahal dela Donostiako arraunlariak biltzea da oinarrizko irizpidea.