Egia eta Loiola lotzen dituen zubia oraindik itxita dagoela salatu dute
Egia eta Loiola lotzen dituen zubia –Astiñene zubia– itxita dago. Abuztua bukaeran itxi zuten, egitura erortzeko arriskua zegoelako. Ibilgailuen eta oinezkoen joan-etorriak debekatu zituen udalak, zubiaren zimenduetan gero eta mugimendu handiagoa nabaritzen zelako.
Bizilagunek, ordea, ez dute langile askorik ikusi bertan, eta zubiak itxita jarraitzen duela salatu dute. Ander Edo kolaboratzaileak Astiñeneko deabruak izeneko zutabea idatzi zuen gai honen inguruan. Orain, Eneko Santxez bizilagunarekin batera umoretsu heldu dio gai honi, eta eurek elkarrekin egiten dituzten Gaur Gurian bideo atalean gehitu dute bideo dibertigarri hau.