Astiñeneko zubiarekin, zer?
Abuztuaren bukaeran itxi zuten Loiolako Astiñeneko zubia, Loiola eta Egia lotzen dituen zubia. Egitura hau konpontzeko lanak ez dira hasi, eta bizilagunak kezkatuta daude. Ander Edo eta Eneko Sanchez bizilagunek umorearen bidez salatu nahi izan dute egoera, eta jada bi bideo egin dituzte Astiñeneko zubiaren inguruan.