Nola egin 'Euskarak 365 egun' egitasmoa Donostian?
Euskarak 365 egun dinamika egin nahi dute erronka argi batekin:?herritarrak aktibatzea. Baina nola egin? galdera horri erantzuteko hainbat lagun elkartu dira gaur goizean Bagera elkarteak San Telmo museoan antolatutako jardunaldietan.
2018an aktibatu nahi dute Eusko Jaurlaritzak eta Topaguneak elkarlanean Euskarak 365 egun izeneko egitasmoa. Euskal Herriko herri guztietan 11 egunez euskaraz bizitzeko ahalegina egin nahi dute;?2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra.
Antzeko egitasmo ugari egin dira azken boladan Donostian, eta baita hemendik kanpo ere; gaur egun, Intxaurrondon, Altzan eta Lizarran ere ari dira, esaterako. Jardunaldian, aurretik egindako esperientziak aztertu eta 2018ko egitasmoa aurkezteaz gain, egitasmo hau nola gauzatu hitz egiteko tartea ere hartu dute.
Norbanakoetara iristea da 2018rako jarri duten helburua, baina 2019an elkarte, eragile eta kolektiboetara ere iritsi nahi dute.
Hiru taldetan banatu dira bertaratutakoak eta talde bakoitzak ateratako ondorio batzuk nabarmendu ditu. Honakoak izan dira ondorio nagusiak: Uste dute transmititu nahi den mezua berdina den arren transmititzeko moduak egokitu egin behar direla publikoaren arabera. Bestalde, azaldu dute garrantzitsua dela noraino heldu nahi duten eta noraino heldu daitezkeen ikustea eta indarrak neurtzea. Gaineratu dute ezinbestekoa dela beste herrietan egin dutena eta egiten ari direna begiratzea eta gauza berriak asmatzen jarri ordez, asmatuta dauden horiek Donostiara egokitzea; baita, Donostian jada abian duden egitasmoak proiektuan integratzea ere.
Bagera eta udala elkarlanean ari dira dagoeneko egitasmo honetan, eta horrelako elkarlanen beharra azpimarratu dute. Hurrengo zita azaroaren 9an jarri dute, “egitasmoari forma ematen jarraitzeko”.
Azken urteetan euskalgintzak egin dituen aktibazio jardueretatik abiatuta, 2018an Euskal Herri mailako