Donostian izandako hiru sexu eraso eta Irunen gertatutakoa gaitzetsi du udalak
Irunen gertatutakoaren aurrean, adierazpen instituzionala egin du Donostiako Udalak:
Pasa den larunbat gauean, Donostiako adin txikiko batek sexu eraso bat jasan zuela salatu zuen Udaltzaingoan. 23 urteko gizon bat atxilotu zuten horren harira, eta deklaratu ostean, karguekin libre utzi zuten. Astearte gauean, berriz, beste bi erasoren salaketa aurkeztu zuten bi emakumek Ertzaintzan, ukituengatik. Gertatutakoa aztertzen ari dira.
Horren aurrean, eta
- Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten ditu eraso horiek guztiak. Gure lurraldean gertatutako indarkeria matxistak eragindako gertaerak dira.
- Babesa eta elkartasuna adierazi nahi dizkie eraso tamalgarri horien biktimei, bai eta bere familia eta hurbileko ingurukoei ere. Udalak biktimei eskainiko dizkie Udalaren arreta zerbitzuen, eta babes juridiko, soziala eta psikologikoa, eta behar duten laguntza guztia.
- Mota honetako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak dira eta Udalak guztiz gaitzesten ditu. Ezinbestekoa da lanean jarraitzea, gizartea eta hiriko giza eragileekin batera, balioetan oinarritutako heziketaren eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde. Beharrezkoa da, halaber, azpimarratzea horrelako jarrerak eragiten dituzten faktoreetan egunez egun esku hartzen jarraitu behar dela.
- Donostiako Udalak komunikabideei dei egiten die, gertakari horien guztien tratamendua etikaz, errespetuz eta arduraz egiteko.
- Udalak hiritarrei dei egiten die bihar, ostirala eguerdiko 12:00etan, Alderdi Ederreko lorategian egingo den gaitzespen bilkuran parte hartzera.