Maulen nagusi izan da Beñat Gaztelumendi
Bertsozale.eus webgunean.
Igandean izango da hurrengo saioa, Durangon, eta han banatuko diren puntuen arabera jakingo da zein bertsolari igaroko diren hurrengo fasera. Hemezortzi bertsolarik egingo dute aurrera, eta sei geratuko dira kanpoan. Momentuz, saio baten faltan, horrela dago sailkapen nagusia.
Ezin hobeto hasi du Beñat Gaztelumendik Bertsolari Txapelketa Nagusiko ibilbidea. Maule-Lextarren izan zuen saioa, larunbatean, eta irabazlea izan zen, 694 punturekin. Finalaurrekoetako saioa izan zen, lehen itzuliko hirugarrena, eta egindako lan onari esker, zuzenean sailkatu da Añorgakoa finalaurrekoen bigarren itzulirako; beraz, Amurrion kantatuko du, azaroaren 19an.
Gaztelumendiren atzetik sailkatu ziren larunbatean Julio Soto, Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue, Beñat Iguaran eta Nerea Elustondo. Ororena jai-alai pilotalekuan, 1.180 bertsozale bildu ziren, eta bertsolariek ariketa hauek egin zituzten: zortziko handian eta txikian, binaka; puntu-erantzuna; sei puntuko motzean, binaka; eta kartzelakoa. “Zure ibilbideko unerik onenean zaude. Zure jarduna uztea erabaki duzu” izan zen kartzelako gaia, eta bertsolariaren larrutik aritu zen Beñat Gaztelumendi. Saioko puntuazioak ikus daitezke, ariketaz ariketa,