Euskal Errepublikaren aldeko eguna egin zuten Antiguan. (Argazkia: Hitza)
Zergatik ez? Antiguako Euskal Errepublikaren aldeko mugimenduak antolatuta Euskal Errepublikaren aldeko eguna ospatu zuten larunbatean Antiguan.
Mahai inguru batekin hasi zuten eguna
Jendartea, erakundeak eta desobedientzia izenburupean; Mario Zubiaga, Urtza Alkorta eta Larraitz Ugarte aritu ziren hizketan eta Unai Apaolaza
Zergatik ez? mugimenduko kidea aritu zen moderatzaile lanetan.
Desobedientzia instituzionalaz eta desobedientzia zibilaz aritu ziren mahai inguruan: “Zer diferentzia dago? Nola elkartu daitezke eraginkortasunean irabazteko?”. 11:00etan hasi zuten mahai ingurua eta Apaolazak azaldu du goiz izanagatik jende andana gerturatu zela Dokara. Ordu eta 20 minutuz aritu ziren desobedientziaz hizketan: “Hizlariak oso pozik gelditu ziren, baita ikusleak ere”.
Jarraian,
Kataluniako erreferendumean erabilitako hautetsontzietan bozkatzeko aukera izan zuen nahi zuen orok: “Horretarako, Katalunian erabili zituzten moduko hautespaperak egin genituen baina Katalunia beharrean Euskal Herria jarriz”. Ondoren, babarrun jana egin zuten Dokan eta bazkalostean Barry irlandarraren bakarrizketaz gozatzeko aukera izan zuten. Jarraian tonbola eta bukatzeko kontzertuak eta DJak.
Balorazio oso positiboa egin dute antolatzaileek: “Orain dela urtebete hasi ginen eta lan asko egin dugu auzoan. Ez da erraza izan, batez ere gauzak egiteko modu berri bat asmatu nahian gabiltzalako”. Azaldu dute pedagogia independentista dela beraien indarra: “Auzokoei eragiten diguten arazoetatik abiatuz Euskal Herrian errepublikaren beharra zabaltzea da gure asmoa”.