Alberto Saavedra eskultorea hil egin da
euskal mitologiaren erakusketan.
Elkarrizketa zabala egin zion IRUTXULOKO HITZAk, 2010ean. Han azaltzen zuen besteentzako panpinak egiteari utzi eta txotxongilo konpainia bat sortzea zuela helburu: Saavedra-1 Saavedra-2.
Alberto Saavedra Groseko eskultorea hil egin zen igandean, 66 urterekin. Azken urteak gaixotasun baten aurka borrokan zeramatzan, eta horrek alde batera utzi zuen bere sormen lana.
Gazte-gaztetatik erakarri zuen antzerkiaren munduak, eta enkargu ugari egin zituen 20 urte baino gehiagotan. Museo, ekitaldi eta apainketetarako panpinak egiten zituen. Ezagunak dira berak egindako Gipuzkoa plazako jaiotzako panpinak, Beldurrezko Astean Antzoki Zaharra apaintzeko egin izan dituen panpinak, eta Txantxillori eskainitako eskultura, besteak beste. Martutenen zuen lokala, eta harreman estua zuen Loiolako kultur etxearekin. Bere panpinetako asko utzi izan dizkio kultur etxeari, jarduera askotan erabili ahal izateko; adibidez,