Otxoki pasealekua, Garberako biribilgunetik Intxaurrondora doan bidea da.
Otxoki pasealekuan istripua izan da gaur arratsaldean, eta 50 urteko motor gidari donostiar bat zendu da. Garberako biribilgunetik Intxaurrondora doan bidean gertatu da ezbeharra. Motor gidaria errepidearen kontrako norabidera joan da abiadura handian, eta auto batekin egin du talka, lehenik, eta ondoren beste motor batekin. Oraindik argitzeko dago nola gertatu den istripua.
Ezbeharraren ondorioz, 50 urteko motor gidariak bihotz-biriken gelditzea izan du, eta Udaltzaingoak baieztatu duenez, hil egin da. Istripuan beste motorraren gidaria zauritu da, eta ospitalera eraman dute zauri larririk gabe.
2017an Donostian trafiko istripu baten ondorioz hil den bigarren pertsona da.