Lagunartean ospatu dute Bageraren 25. urtemuga
Irudi bilduma].
Lau geltoki izan ditu ospakizunak: Antzoki Zaharra, Bretxa, San Telmo Museoa eta Zurriola ikastola. Parte Zaharrean ibilalditxoa egin ondoren, San Telmo Museoko elizan egin dute ekitaldi nagusia. Kike Amonarriz eta Olatz Beobide arduratu dira aurkezle lanetaz, eta gonbidatu mordoa izan dituzte. Bageraren sorreraren berri eman dute eta etorkizunari begira ere jarri dira; horretaz gain, antzezten, kantuan, dantzan, eta jolasean ibili dira gonbidatuak. Bageraren historian eta Donostiako euskaltzaletasunaren munduan giltzarri izan diren 25 lagun ere omendu dituzte, eta hunkituta jaso dute euren oroigarria, guztiek ere. Jaiak Zurriola ikastolan izan du jarraipena, bazkari eder batekin.
Hauek izan dira ekitaldiko protagonistak: Haatik dantza konpainiako dantzariak (Anne Jauregi, Itziar Doyhartzabal, Iñigo Etxeberria, Irati Sorondo eta Aiert Beobide); Miren Paxkalin, Amaia Aire (Aire ahizpak) abeslariak eta Sebastien Desgrans akordeoilaria. Klara Badiola, Inaxio Tolosa, Mikel Laskurain, Dorleta Urretabizkaia, Mikel Martinez, Dominika Recalt (Titika), Oihana Maritorena eta Idoia Torregarai aktore lanetan.
Hogeita bost urte bete ditu Bagerak, Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak. Lagunartean sortu zuten elkartea hainbat herritarrek, 1992ko abenduan, eta lagunartean ospatu dute urtemuga, hainbat eta hainbat oroitzapenen artean, jai giro ederrean [