"Zeintzuk dira proiektu honek asetzen dituen benetako interesak?"
irudi bilduma]. Satorralaia mugimenduak deituta topoaren igarobidearen beharrik ez dagoela salatu dute ehundaka herritarrek. Antiguatik atera dira manifestariak eta Alderdi Ederren bukatu dute ibilbidea. Gainera, Antiguatik ateratako manifestazioari jende gehiago batu zaio Artzain Onaren parean. “Bada garaia herritarren ahotsa entzuteko, bada garaia gure iritzia kontuan hartzeko, kontsultatzeko, galdetzeko. Zeintzuk dira proiektu honek asetzen dituen benetako interesak? Gureak ez behintzat”, esan dute haserre manifestazioaren bukaeran. Horrela gehitu dute: “Horregatik, gaur inoiz baino beharrezkoagoa da kalean egotea. Animo, denen artean metroa geratuko dugulako”.
Beste bi asanbladetarako deia ere egin dute. Bata, obraren hasiera egunean, oraindik ez dakiten arren noiz izango den, eta, bestea, datorren ostegunean, 17:00etan. Antiguako Zarautz kalean izango dira bi protestak.
Berriro ere “Ez, ez, ez, metroari ez” entzun da hiriko kaleetan barrena [