Lehenengo txandako partaideetako batzuk. (Argazkia: Plazara Goaz)
Duela astebete, azaroaren 13an, ekin zioten Intxaurrondon 20 egun euskaraz bizitzeko erronkari. Gogotsu eta ilusioz beterik agertu ziren bai antolatzaile zein parte hartzaileak, “Intxaurrondon erronka bete daitekeela frogatzeko gogoarekin”. Bada, aste honetan jada erakutsi dute auzoan euskaraz bizi daitekeela. Izan ere, ahobizien lehenengo txanda aldaketa egin zuten ostiralean. Bizipenak trukatzen, elkarri laguntzen eta komunitatea ehuntzen ibili ziren. Orotara, 110 norbanakok hartu dute parte, eta 65 saltoki ere izango dira erronkan zehar euren ekarpena egiten. Orain, bigarren txandak hartu du lekukoa –beste 110 ahobizi–: “Bigarren asteari heltzeko ordua da, animo denoi eta eutsi erosotasunez euskarari!”.
Abenduaren 2ra arte iraungo dute erronkak (egun horretan, amaiera festa handi bat egigno dute), eta ostiralero, txandaaldaketak izango dira 19:00etan, Intxaurrondo kultur etxean. Bertan, ahobiziek euren esperientziak partekatzeko aukera izango dute. Une honetan, 389 ahobizi eta 572 belarriprest daude Intxaurrondon.
Erronka hasi baino lehen, IRUTXULOKO HITZA Intxaurrondo eta Altzako ordezkariekin egon zen.
Azken bideoak
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea