Elurtuta esnatu da Igeldo
Elurra eta hotza dira gaurko protagonista. Zurituta esnatu dira hiriko hainbat bazter, tartean, Igeldo.
Eguraldi txarrak hainbat kalte sortu ditu trafikoan eta goizean Dbuseko 16. linea ezin izan da Igeldoraino iritsi, ondorioz, Funikularraren parera arte soilik joan da. Hala ere, Dbusek jakinarazi du arazoa konpondu dutela dagoeneko.