Kresala Zineklubak abenduko eta urtarrileko egitaraua aurkeztu du
Kresala Zineklubak ziklo berria. Abenduko eta urtarrileko egitaraua aurkeztu dute. Astelehenetan izango dira proiekzioak Trueba zinema aretoan (19:30), bat izan ezik. Hilaren 18koa Antzoki Zaharrean eskainiko dute. Hona hemen egitaraua:
Hurrengo astelehenean, hilak 4, abiatuko du
- Abenduak 4. Theo y hugo, Paris 5:59 filma. Sexu-klub batean ezagutu eta maitemiendu egiten diren bi gazteen istorioa kontatzen du. Mikel Martin EHGAM elkarteko kideak aurkeztuko du.
- Abenduak 11. Bideak amesten / Soñando caminos dokumentala. Oinez bidea egiteari buruzkoa da lana. Juanmi Gutierrez zuzendariak berak aurkeztuko du.
- Abenduak 18. El ultimo filma, urte bukaerako saioa. IV. Kresala Zinekluba Saria emango diote Luciano Berriatua historialari eta zaharberritzaileari.
- Urtarrilak 15. La vida de Anna filma, urte hasierako saioa. Autismoaren gaia jorratzen du. Maialen Marcos Gautenako langilea izango da gonbidatua.
- Urtarrilak 22. A War filma. Gerra zinema generokoa da. Iñaki G. Gurpegik aurkeztuko du.
- Urtarrilak 29. El lado oscuro del corazon filma. Dario Grandinetti aktorea prostituta batez maitemintzen den olerkaria da. Felipe Juaristi idazle eta poetak aurkeztuko du.