Aitor Ikastolaren 50. urteurrenaren harira, eskola osoa mobilizatu egin da Euskararen Egunaren bueltan. Izan ere, maila guztietako 350 ikasle inguru –2 eta 12 urte bitartekoak– bildu dira gaur goizean, lipdub bat filmatzeko. Esne Beltzaren Euskaraz bizi nahi dut kantarekin, abestu eta dantzatu egin dute guztiek, eta goiz ederra pasa dute filmaketan zehar. Ikastolak urte hauetan guztietan helarazitako ezaugarriak azpimarratu nahi izan dituzte jarduera honen bidez: besteak beste, guraso eta ikasleen parte hartzea, baina baita euskara auzora zabaltzeko egin duten lana. “Euskara eta euskal kultura auzora zabaltzen ari garela ospatu nahi genuen”, azaldu du ikastolako zuzendariak. Horren harira, grabaketaren amaieran entzun da ikasleen artean: “Egian ere euskara ari du!”.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea