Parte Zaharreko Herria taberna.
Azaroa hasieran jakinarazi zuen Herria kultur elkarteak Facebook bidez
taberna itxiko zutela. Orain
lau lagunen artean alokairuan hartuko dute taberna, eta datorren asteburuan egin nahi dute inaugurazioa.
Azaldu dute orain arte “auzoko juntak” kudeatzen zuela taberna, orain lokala alokatu egingo dute eta haiek izango dira taberna kudeatuko dutenak. Hori dela eta,
negozio berri bat izango dela jakinarazi dute,
nahiz eta izaera berarekin jarraituko duen.
Obretan ari dira orain eta espero dute datorren astebururako ireki ahal izatea.