[Bideoa] Martutenen euskaraz bizi nahi dute
Euskararen Egunaren jardueren barruan, hainbat bideo aurkeztu zituzten Martutenen. Kontua da Arantzazuko Ama ikastolan badutela Hizkuntza Proiektu bat, Ikasle Euskaldun Eleaniztunak hezteko; proiektu horren barruan, hainbat ikus-entzunezko sortu dituzte, eta Etxarrienen eskaini zituzten. Han bildu ziren proiektuko protagonistak, eta auzotar gehiagorekin batera gozatu zuten egindako lanaz.
Martuteneko bizilagunek azaltzen dute zergatik hitz egiten duten euskaraz edo zergatik ari diren ikasten. Denen artean Martutenen euskaraz bizitzea dute helburu. Hemen bideoak: