Istiluak egon dira Amaran Reala-Zenit partidaren harira
Reala eta Zeniten arteko Europa Leagueko partida hasi aurretik zaleen artean istiluak egon dira. Ertzaintzak bost lagun atxilotu ditu autoritatearen aurkako delitua eta desordena publikoa leporatuta.
Segurtasun Sailak argitu duenez, liskarrak 18:30ean hasi ziren. Ordu horretan, Amara auzoko bizilagunen hainbat dei jaso zituzten, borroka baten berri emanez. Errusiar taldeko hogei bat zale elkarren artean borrokan ari omen ziren.
Ondoren, 20:15ean, beste liskar bat sortu zen Realeko eta Zenit taldeko zaleen artean. Isabel II.a eta Karlos I.a kaleen artean izan ziren borrokak. Ertzaintza bertaratu eta bost zale atxilotu zituen. Horietako hiruk zauriak zituzten, eta bat Donostia Ospitalera eraman zuten.
Futbol zelai barruan ere bengalak piztu zituzten errusiar taldeko zaleek.
Zenit taldeko zaletuek istiluak eragin dituzte Donostian #11gaur pic.twitter.com/ZrqR7hsoZV
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) December 7, 2017