Bertso eskolako kideak, Añorgan. (Argazkia: Malen Aldalur)
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian abestuko du bigarrenez Beñat Gaztelumendik. Bera arituko da BEC-eko oholtza gainean baina badira beste hainbat Barakaldorainoko bidea berarekin egin dutenak, tartean, Añorgako bertso eskolako lagunak.
Berak bezain urduri biziko dute txapelketa bertso eskolako kideek: “Txapelketako sintonia entzun eta Beñat jende artetik pasatzen ikustean ziur malkoak aterako zaizkigula”. Azaldu dute ez dela goxoa izaten laguna hor gainean zalantzati edo gaizki pasatzen dagoela ikustea, horregatik urduritzen dira sarri, baina aurten, gainerako urteetan moduan, Gaztelumendiren lanaz gozatzera joango dira BEC-era.
IRUTXULOKO HITZAk Añorgako bertso eskolako kideekin hitz egin du txapelketa nola biziko duten ezagutzeko asmoz. Erreportajea irakurgai egongo da ostiraleko astekarian.