Baionako Etxepare Lizeoak eta Donostiako Udalak trukea sustatu dute
20 sagarrondo landatu dituzte Ametzagaina parkean.
Donostiako Udalak 20 sagarrondo erosi dizkio Baionako Etxepare Lizeoari, eta gaur goizean, Ametzagaina parkean landatu dituzte.
Egitasmoaren bidez, bi hirien arteko kultura eta ingurumen trukea sinbolizatu dute. Sagarrondo landaketa, Etxepare Lizeoak bultzatzen duen proiektuaren barruan dago.
Sagarrondoen landaketa ekitaldian parte hartu dute Eneko Goia alkateak, Miren Azkarate Euskara eta Kultura zinegotziak, Ibai Thikoip Etxepare Lizeoko zuzendariak eta Armand Jaunarena lizeoko lehendakariordeak, eta udal taldeetako ordezkariek.