Begoña Palos.
PSE-EEko Begoña Palosek zinegotzi kargua utziko du. Marisol Garmendiaren hutsunea betetzeko sartu zen Donostiako Udalean 2015eko hauteskundeen ostean. Hain zuzen ere, Garmendia Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu izendatu zutenean udaleko karguari uko egin behar izan zion. Ernesto Gascoren zerrendan zortzigarren tokian aurkeztu zen Palos.
Asteazkeneko udal batzarrean berretsiko du erabakia udalbatzak, eta haren ordezkoa hautatzeko araubideari hasiera emango dio.