Ilunben zezenketak izan ziren,?Aste Nagusian. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren ebazpenaren arabera, Donostiako Udalak Illunbe zezenketetarako ez alokatzeko eskumena du. Horrela, epaitegiak arrazoia eman dio aurreko legealdiko udal gobernuari.
2013an EH Bilduk baldintza-agiri bat onartu zuen Illunberen alokairurako. Baldintzetako bat zen plaza ez erabiltzea animalien tratu txarrerako. PPren udal taldeak helegitea aurkeztu zuen, eta 2016ko azaroan arrazoia eman zien Donostiako Epaitegiak, Tauromakia legea indarrean dagoela argudiatuta.
EAJren eta PSE-EEren udal gobernuak, berriz ere, Illunbe zezenketetarako erabiltzea baimendu zuen. Halere, baldintza-agiriaren baliogabetzearen kontrako errekurtsoa jarri zuen EAEko Auzitegi Nagusian.
Auzitegiak ebazpenean azaldu duenez, udalak ez zuen “zezenketarik debekatu”, horretarako eskumenik ez duelako. Dena dela, udalak “askatasuna” du udal instalazio horren erabilera erabakitzeko. Hau da, Illunberen alokairua kudeatzeko eskumena du udalak.